Label Design estudioa 2005ean sortu zen Gernika-Lumon; hasieran Studio Mapping izena zuen, baina 2013an eguneratutako izaera eta estrategia lortu zituen eta egungo merkatuaren beharrizanetara egokitu zen. Urte hauetan pilatutako esperientzia zabalaren oinarria egoera desberdinetan konponbide desberdinak eman beharra izan da, eta horrek metodologia eta erremintak finkatza ahalbidetu du, bezeroen beharrizanei erantzuna emanez.
Gure historian zehar 120 proiektu baino gehiago burutu ditugu. Horrek emandako esperientzia eta proiektuen heterogeneitateari esker (diseinu grafikoko jarduera zehatzak, diseinu industriala, komunikazioa…) burututako lan garrantzitsuen erreferntzia sarea ezarri da, Label Design-en estrategia berriaren barruan.
Arazoa identifikatzeko ikuspegi integrala, alternatibak zehaztu eta garatu behar den azken konponbidea aukeratu. Zerbitzu globala eskaintzen dugu egungo merkatuak eskatzen dituen beharrizanak konpontzeko: diseinu grafikoa, industriala eta 3D, web, editoriala, nortasun korporatiboa, publizitatea…
Label Designek darabiltzan ardatzak honako eremu estrategikoaten egituratzen dira:
Bezeroen asebetetzea: zure beharrizanetara egokitutako konponbideak ematen dizkizugu..
Bezeroarekiko hurbiltasuna: planteamendu zehatz eta egokiak.
Komunikazio zuzena eta arina.
Tokiko zerbitzuak: zerbitzu-sare zabala, izaera eta disziplina desberdinetako kolaboratzaile sare handi bati esker.
Sistema eta konponbide interaktiboak: euskarri mota desberdinetan oinarrituta (grafikoa, 3D, simulazioa…) eta zuzenean koordinatuta.
Sakon aztertzen ditugu beharrizanak, aurretiazko komunikazioa, merkatua eta bezeroak erabiltzen dituen baliabideen errendimendua.
Bezeroen gerente eta zuzendariekin batera helburu eta aukeren estrategia egokia zehazten dugu. Kasu bakoitzerako akzio zehatzen programa egiten dugu.
Gure sormen taldeek diseinu-aukerak aztertzen dituzte, aurretik definitutako nortasun, marka irudia eta komunikazio estrategiaren arabera.
Diseinatzaile grafiko eta industriala
SEO eta marketing digitala
Joaquín Achúcarro (piano jolea) —